Mostrando entradas con la etiqueta IKT. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IKT. Mostrar todas las entradas

lunes, 16 de diciembre de 2013

2013ko abenduaren 16a

Egun on!!

Gaurko klasea ikasturtearen azkena da eta honekin lau hilabeteetan zehar jarraitutako prozesua itxiko dugu. Lau hilabete hautean zehar gauza pilo ikasi ditugu IKTi buruz eta bloggaren lehengo bizitza egunak ikusterakoan aurrera pausuak eman ditugula nabaritzen da.

Irakasgai honetan zalantzak izan ditugu gaia aukeratzeko, bloggaren diseinua hautatzeko, blogga banatzeko .... baina azkenenean, lortutako emaitzekin gustura geratu gara. Azken batean ezerezetik blogga bat eraiki dugu argazkiekin, bideoekin eta  informazio partekatzeko helburuarekin!!

Honekin agurtzen gara, espero dugu gustuko izatea eta hurrengora arte!!!









lunes, 18 de noviembre de 2013

2013ko azaroaren 18

Gaurko klasean aurkezpena  egitea tokatu zaigu eta egindako lanaz aritu gara. AGure gaia nola  lantzen ari garen azaldu diegu eta gure blogaren antolamendua ikusi ahal izan dute.

Alaitzek, aurkezpen bat egiteko eskatu digu. Lan mordoa egin behar dugu (aurkezpenak, talde lanak, bakarkako lanak ...) eta ez daukagu denborarik guztia egiteko. Estresatutak sentitu gara eta gure gaia klase aurrean nola aurkeztu ahal dugun ez dakigu. Ez dugu ohiko aurkezpena egin nahi, baina ez dugu bestelako ideiarik izan, guztiz galduta gaude. :(





Hala ere mezu honekin bukatu nahi dugu gaurko klasea:



martes, 12 de noviembre de 2013

2013ko azaroaren 12a



Gaurko klasean portfolioarekin hasi aurretik bideo bat ikusi egin dugu "La cosa perdida" izenekoa. Bideo ikusi eta gero konturatu gara protagonistaren egoera irakasle lanarekin zerikusia zuela. Azken finean mutikoa inprobisatu behar zuen zer egin ahal zuen "galdutako" izaki horrekin, eta irakasleek oinarri bat izan arren beren ikasleen arabera gauza bat inprobisatu behar dute edo bestea.


Geroago portfolioari ekin diogu eta informazioa bilatzen hasi gara. Honetaz aparte, "delicious" web orria erabiltzen irakatsi digu, bertan gure bloggaren link itsasi ahal izateko.
 
Talde bezala eta egin beharreko lanari begira, gero eta erosoago sentitzen garela uste dugu; geure burua kokatuz goaz irakasgairen barruan pixkanaka-pixkanaka eta hasieran geneuzkan ideiak garatuz goazela sentitzen dugu. Hasieran arazoak geneuzkan blogg-a dela eta, baina orain, aldiz, gure erara moldatuz goaz eta gero eta hobeto maneiatzen dugu.

lunes, 4 de noviembre de 2013

2013 Urriaren 21a

Blog-en munduan hasiberriak gara eta zailtasun ugariren aurrean aurkitu gara. Beraz, irakaslea errukitu eta taldeka egiteko baimena eman digu. Irati, Nerea eta Mirenek sortu dugu taldea eta blog berria inauguratu dugu. Informazioa ondo antolatuta egoteko, aurkezpena, bitxikeriak, egunerokoa eta portfolioa orriak sortu ditugu. Modu honetan, bai guk eta gure bisitariek errazago ikusi eta aztertu ahal izango dute guk bertan jarritakoa. Aurkezpenean gure izenak eta datuak jarri ditugu, blog-aren sortzaileak nortzuk diren ezagutzea garrantzitsua iruditzen zaigulako. Portfoliaren gaia erabakitzeko arazo batzuk izan ditugun arren, "IKT-ekin jolastu" gaia erabaki dugu. Gai honi buruzko informazioa bilatzen hasi gara eta  asko aurkitu ez dugun arren aurrera jarraitzea erabaki dugu. Honetaz gain, bitxikerien atal bat ere sortu dugu. Asko ibiltzen gara youtube eta horrelako weborrietan eta guk aukeratutako gaiarenkin zerikusia ez nadute ere, bertan guri gustatutako bideoak, abestiak, artikuluak jarriko ditugu. 

Gero eta profesionalagoak gara blog-ari dagokionez. Hasiera zaila, izan ere gutako inor ez da teknologian aditua. Dena dela, portfolioan zentratuz,  IKT-ak beste modu batean nola landu ahal diren azaltzea izango da gure helburu nagusia. Beraz, honetarako azterketa sakon bat burutu behar dugu eta teknologien inguruan informazioa bilatu. Azterketa horrekin hasteko, eskolan gaur egun IKT-ek dute eragina ikusiko dugu eta horrek dituen alderdi positibo edo negatiboak. Eskolaren inguruan ari garenez, irakasle, ikasle eta familiak ere inplikatzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Horregatik, hori elementu horiek IKT-en aurrean nola moldatu behar diren, zein eragin duten beraiengan eta beste hainbat ezaugarriri buruz informazioa eskaintzen saiatuko gara. Hau guztia bideratzeko galdera orokor bat planteatu dugu: Nola jolastu dezakegu tresnekin? Mugikorrak, argazki makinak eta mota horretako tranak beste modu batean erabiltzeko prosameak eskainiko ditugu eta haiek dute fama txarra hobetzen saiatu.
Oraindik ez dio lanari hasierarik eman. Datorren astetik aurrera informazioa bilatu eta lanari ekingo diogu. :)