Mostrando entradas con la etiqueta lana. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lana. Mostrar todas las entradas

lunes, 16 de diciembre de 2013

2013ko abenduaren 16a

Egun on!!

Gaurko klasea ikasturtearen azkena da eta honekin lau hilabeteetan zehar jarraitutako prozesua itxiko dugu. Lau hilabete hautean zehar gauza pilo ikasi ditugu IKTi buruz eta bloggaren lehengo bizitza egunak ikusterakoan aurrera pausuak eman ditugula nabaritzen da.

Irakasgai honetan zalantzak izan ditugu gaia aukeratzeko, bloggaren diseinua hautatzeko, blogga banatzeko .... baina azkenenean, lortutako emaitzekin gustura geratu gara. Azken batean ezerezetik blogga bat eraiki dugu argazkiekin, bideoekin eta  informazio partekatzeko helburuarekin!!

Honekin agurtzen gara, espero dugu gustuko izatea eta hurrengora arte!!!









martes, 26 de noviembre de 2013

2013ko azaroaren 25a

Etiketak, Creative Commons, RSS... bezalako kontzeptuak lantzeko esan digu Alaitzek. Guk beste talde batekin gaizkiulertze bat izan dugu eta azkenean ez dugu gairik landu...
Dena de, portfolioan burubelarri lan egiten egon gara eta egia esan nahiko lan aurreratu dugu. Gutxinaka gutxinaka gure lana forma hartzen doa . 
IKT-ekin jolasten gaiaren inguruan behar genuen informazio guztia jaso ondoren, proposamena sortzeari ekin diogu.Honetarako Alaitzi laguntza eskatu diogu. Berak Rosalia Romero Tena-ren " Nuevas Tecnologias en educación infantil" testua irakurtzea proposatu digu. Beraz guk testua irakurri dugu eta bertatik ideia eta jarduera oso baliagarriak atera ditugu. Eskerrak eman nahi genizkioke Alaitzi.

Saioaren bukaeran bi taldek aukezpena egin dute hasieran egokitutako gaien inguruan, etiketak eta Creative Commons.

Hemendik aurrera aurkezpenean zentratu beharko gara. Originalak izan nahi dugu, azalpen luzerik eman gabe eta kideek gure proposamena ondo uler dezaten modu bat aurkitu behar dugu. Posible al da hori guztia lortzea?¿?

lunes, 11 de noviembre de 2013

2013ko azaroaren 11a

Egun arraroa  izan da. Denok estresatuta galbiltza. Teoria zaioa zalapartatsua eta agobiantea izan da. Aurkezpenekin hasi gara eta ondoren taldeak sortzearen inguruko gai delikatu baten inguruan egin dugu eztabaida. Zorionez, soluzioa jarri diogu.

Praktiketan gure egoeraren inguruan eztabaidatzen jarraitu dugu. EZ DAGO DENBORARIK programatutako guztia egiteko. Zoratuko gara bai gu eta bai irakaslea. Irakasleak animoak eman dizkigu, lasai egoteko eta aurre egingo diogula esnaez. Benetan eskertzen dira horrelako animoak. Bost aste besterik ez dira gelditzen, arin pasatuko zaigu seguraski baina gogorra ere egingo zaigu.


ZER EGIN NAHI DUZUE? (Galdetu digu irakasleak)


Isiltasuna. "Etxera joan" edo  "deskantsatu" moduko ideiak atera dira baina inork ez genekien zer nahi genuen...
Nekatuta gaude. Gainera astelehenak oso gogorrak izaten dira. Hala ere, aurrera egin behar dugu. 
Beraz, portfolioa lantzen hasiko gara.

AURRERAAAA!!