martes, 22 de octubre de 2013

2013 Urriaren 14a

Informazio eta komunikazio teknologiei hasiera emateko blog-en munduan sartu ginen. Mundu berria da guretzat beraz galduta sentitu ginen momentu askotan. Hala ere, blogetan sartu aurretik ariketa polit bat burutu genuen balore eta erresistentziekin loturik. Zerrenda luze batetik bakoitzak bost balore eta beste bost erresistentzi aukeratu behar izan genituen eta ondoren taldeka bakoitzeko bat aukeratu. Aukeraketan iritzi desberdinak egon ziren arren, botazioen bidez azkenean bi hitzak aukeratu genituen. 
Talde guztiek beraien bi hitzak zeintzuk ziren adierazi zituzten eta horietatik abiatuz gelako egoera edo beharrak zein ziren bereizi genituen. Beraz, guk talde honek guztion elkarlana behar zuela ondorioztatu genuen. Izan ere, bakoitzak bere ezagutzaren zatitxo bat aportatzen badu gauza aberatsagoak eta handiagoak sor daitezke. Modu honetan gainera, guztien parte hartzea sustatzen da.


Blog-a sortu eta kuxkuxeatzen hasi ginen. Lehenengo eguna da  beraz galduta egotea normala da baina hemendik aurrera gai interesgarrien inguruko bideo, artikulu edo testuak igotzen saiatuko gara guztion eskura egoteko.