PORTFOLIOA


IKT-ak ikasgelan lantzen eta... zerbait gehiago from Ana Basterra



Zintzilikan taldea “IKT-ekin jolastuz” gaia landuko dugu. Honekin azaldu nahi dugu IKT-ak  ez direla soilik eskoletan ezarri diren aparailu teknologikoak, ez dira ikasleek jolasteko tresnak, hauek era aberatsago batean irakasteko era baizik. Pausu bat aurrera eman behar dugu hauen erabileran eta horregatik diapositiba aurkezpen honekin hastea erabaki dugu.



Aurkezpenean ikusten denez IKT-ak erabili behar ditugu ikasketa esanguratsua bultzatzeko. Beraz ekin diezaiogun aldaketari!!





Oso garbi utzi nahi ditugun  ideiak honako hauek dira:

  • Oso garbi izan behar dugu zein den gure helburua
  • Teknologiarekin loturiko helburuak ez ezik, gainontzeko helburu asko lortzeko ere oso lagungarriak izan daitezke IKTak
  • Tresna hauek ez dira ikasle “helduekin” erabiltzeko soilik, maila guztietan erabili daitezke helburuak lortzen laguntzeko

Funtsean, hauek ziren transmititu nahi izan ditugu hiru ideia nagusiak. Orain, ideia horiek argumentatzen ahaleginduko gara.

Lehenengo ideiaren oinarria oso logikoa irudituko ahal zaizuen arren, ez da kasualitatea hortxe agertzea, izan ere, oso ohikoa baita hezkuntzaren munduan ahaztea gure xedea zein den: ikaskuntza-irakaskuntza prozesua. Hau da, IKTak erabili erabiltzeagatik edo irakasleon “luzimendurako” ez du ezer berezirik eskaintzen, norberaren egoa asetzea ez bada. Beti lotu beharko dugu IKTen erabilera helburu jakin bati edo batzuei.

Bigarren ideiarekin burutik kendu nahi dizuegun oso hedatuta dagoen pentsamendu bat: IKTak lantzerakoan, IKTen erabileran trebatzea dela helbururik garrantzitsuena. Guk baieztapen hori egiten dutenei gure ikastolako ikasleekin lortzen ari garena erakusten diet: elkarlanean aurrera eramaten ditugun proiektuak, ikasleen iritziak, gizartean eragiteko bultzatzen ditugun jarduerak … Oso garbi daukat Curriculumak proposatzen dituen konpetentzia guztietan eragin dezaketela oso modu eraginkorrean.

Bukatzeko, beste aurreiritzi batekin amaitu nahi dugu. Batetik irakasle “teknikoen” esku utzi behar dela lanketa hori eta, bestetik, ikasle helduekin bakarrik egin daitezkeela horrelako gauzak. Lehenengoaren ezeztapena oso erraz daukagu, gu baikara adibiderik garbiena. Bigarrena, oso zaila egiten zaigu, baina, zorionez, geroz eta adibide gehiago topa daitezke horri aurre egiteko, geroz eta irakasle gehiago dira Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin horrelako esperientziak aurrera eramaten saiatzen direnak.

Baina hiru ideia sinple hauek ez ziren aipatu gabe gelditu zirenak, baizik eta hiru ideia hauek abiapuntutzat hartuta, irakasleok azaldu behar dugun jarrera edo jokabidea:

  • Ikerketa: ikasteko bide asko dago sarean eta ezinbestekoa dugu bide hori urratzea.
  • Irudimena: arazoak ditugunean, irudimena izan daiteke irtenbide bat bilatzeko tresnarik eraginkorrena. Ohiko tresnei ezohiko erabilera ematen pentsatu.
  • Programazioa: gure eguneroko jardunean IKTak txertatu ahal izateko, aldez aurretik planifikatu eta prestatu beharko ditugu gure jarduerak.
  • Jarraipena: proiektu berriak aurrera eramatean, askotan ez dakigu nola joango diren edo nola bukatuko diren. Horregatik, jarraipen estua eskatzen dute. 





Zein ikasgaitan erabili daitezke IKT-ak?Eta zertarako?

Hau da guztiok buruan daukagun zalantza. IKT-ak eskoletan izan ostean, zer egin dezakegu hauekin? Bada, beste blogetatik hartutako idein ondorioz hauek izan dira hartutako ideiak:

Ingurunearen ezaguera: 
  • Mapa kontzeptualak egiteko; landutako kontzeptuak antolatu eta erlazionatzeko.
  • Mapa zerbitzuak:  google earth, google maps... programak erabili daiteke. Haurrei gertaera geologikoak erakutsi ahal izateko,lurralde zein herrialdeak mapetan kokatzeko.

Matematika: 
  • Joko interaktiboak: Gelan landutako edukiak modu dinamiko batean finkatzeko.
  • Azalera eta perimetroa kalkulatzeko mapak.
  • Ariketa desberdinak lantzerako orduan. Excel, esaterako, zenbait ariketa praktiko egiteko aukera desberdinak ematen ditu.
Euskara
  •  Bertsolaritza mundua ezagutu eta lantzeko honen inguruan dauden zenbait liburu.
  • Ortografia lantzeko joko interaktiboak.
Ingelesa
  • Joko interaktiboak: hiztegia eta sintaxia lantzeko.
  •  Entzumena eta idazmena lantzeko bideoak eta pelikulak
  • Beste herrialdeetako pertsonekin hizkuntza erabili, landu eta bideo konferentziak egiteko SKYPE programa.
Soinketa
  • Kirol ezezagun bati buruzko bideoak ikusteko.
  •  Bideo grabagailua edo kamera, gelan lantzen diren ariketa zein dantza mota desberdinak lantzeko.
Musika

  • Entzumena lantzeko cd-ak, kaseteak erabili.
  • Abesti desberdinak lantzeko, asmatzeko eta notak ikasteko joko interaktiboak. 
  • Bideo grabagailua: jotzen ditugun instrumentuen soinua grabatzeko.
Hizkuntza


  • Word programa: ortografia lantzeko, testuak zuzentzeko, etab.
Plastika 
  • Arbel digital elkarreragilea: marrazketa lantzeko eta kontzeptu berriak transmititzeko.
  •   Museoak ikusteko programa desberdinak. 
  • PHOTOSHOP : irudien moldaketa.

                            


 NOLA ERABILI HAUR HEZKUNTZAN APLIKAZIOAK?

Ikusten denez erabilera mordoak diztuzte IKT-ak ikastetxeetan eta Lehen Hezkuntzan zehatzagoak  izanda, baina nola erabili dezakegu teknologi berri hauek haur  txikiekin, hots, Haur Hezkuntzan?
Storybird aplikazioaren bidez ipuin laburrak eta oso ikusgarriak egin daitezke. Dibertigarria izateaz gain, ikasleen sormena garatzeko tresna baliagarria da.


ZERTARAKO IKTak?


IKT-ak metodologia eta hezkuntzaren aldaketa bultzatzeko eginak dira. Era honetan, hobetu egingo dira ikastetxeko arlo pedagogikoak, administratiboak, informatikoak eta komunikaziozkoak.

Kontuan izan behar dugu IKT-ak ez daudela informatika erakusteko, baizik eta hizkuntza, matematika, natur zientziak … ikasteko eta IKTekin  loturiko zenbait konpetentzia lantzeko.

IKT-en helburu honako hauek dira: ikasleak motibatuagoak eta aktiboagoak egotea, diziplinartekotasun ahalbideratzea, komunikazioa talde lanean bultzatu, gizartearen ezaugarrietara hobeto moldatzea, eten digitala ekiditzea etab.

Ikusten dugunez IKTak aukera pilo bat eskaintzen dizkigu haurrak hesitzeko, eskura aukera mordoak dauzkagu, baina hauek era egoki batean erabiltzen jakin behar dugu.

                                                              




Bideoan ikusi dugunez irakasleak teknologia berriak erabili arren, erabilitako metodologia berbera da, beraz, ez da inolako aurrerapenik ematen ikastetxearen metodologian. Honekin ikusten da baliabideak aldaketa emateari laguntzen dutela, baina hauekin soilik ezin da aldaketa gertatu. Benetan eraldatu egin behar dena irakaslearen jarrera da, hots, klaseak emateko era. Irakaslea IKT-en abantaila guztiak ezagutu eta bereganatu behar ditu ikasleei ahalik eta hezkuntza hoberena eman ahal izateko.  Azken batean, betiko egoera berberarekin aurkitzen gara. Irakasle ona baldin bada; eta onarekin bere lana gustuko duela, irakasleak entzuten dituela, beraiekin enpatizatzen dena … esan nahi dut,  IKT-en bidez gauzak irakasteko aukerak handitzen dira eta era askotarik klaseak egin ahal izango ditu.

Laburbilduz, esan dezakegu, IKT-ak metodologia berriak direla baina hauekin hezkuntzan aldaketa bat eman nahi  baldin badugu irakasleen ikus puntua eta metodologia guztiz aldatu behar dira.




 PROPOSAMENAK

Informazio guzti hau bilatu, ikertu, moldatu eta zuei adierazi ondoren, guzti hau praktikan jartzen hasiko gara. Gure gaia aukeratutakoan, IKT-ei beste erabilera bat ematea edo haien bidez gauza berriak ikertu eta egin ahal izatea genuen helburu. Horregatik haiekin egiteko proposamen (jarduera)batzuk elarazi nahi genizueke, gehienbat hezkuntzan zentratuz. 


TEKNOLOGIAK HEZKUNTZAN ERABILTZEKO IDEIAK
Facebook, twitter, tuenti, whatsap eta modu honetako aplikazioak etsaiak dira irakasleentzat. Eguneroko borroka dute irakasleek ikasleekin ikasgelan mobilak gordetzeko behin eta berriro esanez. Eta aplikazio haiei erabilera desberdin bat emango bagenieke?


  •  Facebook: Gaur egun sare sozialik famatuenetakoa da, ikasle gehienek erabiltzen dutena. Beraz, beraiek sare honekin trebatuta daudenez, Facebook-aren bidez lan dinamika desberdinak garatu ditzake irakasleak. Adibidez: Ikasle guztien talde bat sortu, bertan lanei buruzko detaileak jarri edo entregatze data. Beraiekin komunikatzeko ere oso baliagarria da.
  • Blogs:  Irakaslearentzako Blog-a lan tresna oso egokia izan daiteke, proiektua sortzeko, ikasleak motibatzeko, beraiek aztertzeko, idazteko eta aukera emateko beraien lanak medio erraz batez publikatzeko.
  • Youtube: Sare honen bidez, kanal bat sortu dezakete irakasleek, ikasleekin batera proiektu berriak sortzeko. Gainera, honekin batera, bide kameren erabilera sustatu egiten da.
  •  Flickr: Programa honek ikasleei argazkiak ateratzen irakasten die eta galeria bat sortzen du. Beraien argazki kamera erabiliz lanak egin ditzakete eta ondoren programa honen bidez aurkeztu.  


TEKNOLOGIA BERRIAK HAUR HEZKUNTZAN
“EL RINCÓN DEL ORDENADOR”

Rosalía Romero Tena-k idatzitako testua.

Gaur egun, teknologiaz inguraturiko gizarte batean bizi gara, eta umeak normaltasun osoz bizi dira zirkunstantzia hauen pean. Modu honetan, Ikt-ekin elkarbizitzen dira eta egunerokotasunean erabiltzen dituzte arazorik gabe. Hala ere, helduei (gurasoei) haiengandik babesteko sentimendua sortzen zaie askotan eta beharbada gure lana ez da haiek teknologiengandik urruntzen saiatzea, baizik eta haien ondo erabiltzen erakustea.
            Irakasleak kontziente dira ikasleak orainaldi eta etorkizunerako prestatu behar dituztela. Beraz, eskakizun sozial berriei erreparatzen badiegu, teknologiek duten garrantzia ikusiko dugu.
            Hemen, IKT-ekin geletan ikasleekin (3-6 urte) egiteko jarduera desberdinak proposatzen dira metodologia aldatuz eta irakasleei erronka berriak jarriz.

IKASTEKO TRESNA BAT: ORDENAGAILUA

Gure umeak teknologiez inguraturik bizi dira. Haien erabilera  egokia egin dezaten hezi eta estimulatzea ikasteko bide berri batzuk zabalduko dizkie. 
Ordenagailuak adibidez, esperimentatu, ikertu eta kreatibitatea estimulatzeko tresna egokia da. Gainera, talde lana hobetu dezake eta honekin batera sozializazioa. Hau guztia ikasgeletan aplikatu dezakegu eta adierazteko jarduera batzuk proposatzen dira:


1.JARDUERA:
·         Identitatearekin eta autonomia pertsonalarekin erlazionatuta dauden gaitasunak garatzea.

Helburuak:
-       Keinuen arabera sentimenduak identifikatzea.
-       Ikasleak aktibo sentitu eta parte hartu dezan.
-       Jardueren bitartez autokonfiantza eta autoestimua garatzea.

Prestaketa:
Ikasturte hasieran irakasleak beraien argazkiak eskatu dizkie bere ikasleei. Irakasleak, programa baten bidez argazkiak eskaneatu, moztu, konpondu… egin ditu. Gero plantila bat prestatu du materiala prest edukitzeko.
Jarduera:
Plantillan ikasle guztien argazkiak eta izenak agertzen dira. Argazki batean klik egotean ikaslearen ahotsa entzun egiten da bere izena esanez. Ondoren beste pantaila bat agertuko da ikaslearen argazki handiago batekin eta bi izen egongo dira, bat ondo egongo da eta bestea gaizki, hizkiak aldatuta. Ikasleak bere izena zein den asmatu beharko du. Ikasleak izen zuzena aukeratzen badu bere ahotsa eta txalo batzuk entzungo dira. Jarduera bukatzerakoan hasierara joango da, ikasle guztien argazkiak dauden pantailara.






  


2.JARDUERA:
·         Hizkuntza eta komunikazioarekin erlazionatutako gaitasunak.

Helburuak:
-    Ipuinak hobeto ezagutzea.
-    Ipuinak entzun, ulertu eta haiekin lan egitea.
-    Testu laburrak irudiekin erlazionatzea.
Prestakuntza:
Haurrek programa multimedia bat erabiliko dute beraien ipuin propioa sortzeko baserriaren gaiaren inguruan. Aldez aurretik, irakasleak azalpenak eman dizkie programaren inguruan eta denbora librea eman die beraiek bakarrik ikertu dezaten.
Jarduera:
Irakasleak ipuinaren portada sortuko du. Ikasleek beraien izenak jarri beharko dituzte eta hurrengo pantailara pasatu. Bertan ortu baten pasaiak aukeratu beharko dituzte eta beraien nahi dituzten pertsonaia eta elementuak. Honekin.  ortu batean nolako elementuak dauden gogoratzen joango dira. Ipuina amaitutakoan inprimatu. 









3. JARDUERA:

·         Letra soinuarekin identifikatu.

Ordenagailuak gauza asko erakutsi ditzakeela aztertu egin dugu eta gainera, irakasleek hainbat alditan azaldu behar dituen kontzeptuak, ordenagailuak aurkezten dituen baliabideen bitartez behin eta berriz errepikatuz eta saiatuz errazago barneratzen dituzte kontzeptu horiek. Honetarako, letra soinuen bidez identifikatzeko ariketa bat proposatzen dugu. Plataforma bat da non alfabetoa agertzen den eta ikasleek nahi duten letrari klik eginez soinua entzungo dute. Horrela soinua soilik entzunez zein letrari dagokion ere asmatu beharko dute.











No hay comentarios:

Publicar un comentario