PAPER ZORROA



Irakasgai hau, Informazioa eta komunikazio teknologiak haur hezkuntzan (IKT), guztiz berria izan da guretzat eta lehenengo klaseetan guztiz galduta aurkitzen ginen, beraz, zailtasun ugari izan genituen irakasgaia bideratzeko orduan. Hasieran ez genekien nondik nora genbiltzan baina gure espektatiba positiboari esker  ikasgaiari aurre egitea lortu dugu.

Lehenik eta behin, gaur egungo egoera kontutan hartuta, hau da, teknologia berrien aroan bizi garenez,  blogg bat sortzea gure lehen eginbeharra izan zen, bertan gure txoko pertsonala eraikitzeko aukera ematen zigun eta lagunekin gure ideiak, argazkiak, musika, bideoak … partekatzeko leku aparta zela ohartu ginen.  Hasiera batean zalantzak izan genituen blogg-aren diseinua dela eta, baina asteak pasa ahala eta gauza berriak ikastearekin batera gura blogg-a aldatzen zihoan astero.

Lan guzti hauek egiteko eta irakasgai honetan trebatzeko denbora gutxi izan dugu, gure aburuz, denbora gehiago izanez gero teknologia berrien inguruko ezagutzak zabalagoak izango ziren, hauek oso garrantzitsuak direnez gure egunerokotasunean, ezinbestekoa zaigu geroz eta gehiago trebatzen joatea.

Momentuaren eta pertsonaren arabera sentsazioak ezberdinak izan dira, hau da, ezin ditugu sentsazioak orokortu. Batzuek edukiak eta hauei eman behar zaien erabilera beste batzuk baino azkarrago menperatu dute, beste batzuk aldiz, zailtasunak izan arren lortu dute ikasgaiaren helburua betetzea. Hau da, blogga-ren erabilera menperatzea eta honetaz gain mapa kontzeptualak sortu eta webquest-ak erabiltzen ikastea, gure etorkizunean baliagarria suertatuko zaigulako.

Ikusten duzuenez teknologia berriak denerako erabilgarriak dira, baina irakaslearen parte-hartze egokia izateko ondo ezagutu behar dira. Horrela irakasleek klaseak emateko beste era didaktikoago bat ezagutuko dute, eta haurrentzat eramangarriagoa izango da ikaste-prozesua.

Oro har, ikasgaian eta talde lanean oso gustura aritu garela esan dezakegu, taldekideen laguntzaz izandako zalantzak aurrera eraman baititugu. Beraz, ikasgai honen balorazioa positiboa dela azpimarratuz.

Hau guztia kontutan hartuta irakasgai hau oso baliagarria dela iruditzen zaigu, bai guretzat, bai gure ikasle izango direnentzat. Beraz, interesgarria izan zaigula hautematen da eta proposamen gisa irakasgai hau luzeagoa izatea egokiagoa izango litzatekeela deritzogu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario