MAPA VIVENCIAL



"Mapa de experiencia vivencial aplicando las TIC de manera creativa y colaborativa en la formación universitaria del alumnado de Segundo de Educación Infantil."



1.Justifikazioa, zergatik sortu da ideia?

Gaia aukeratzea zaila izan zen, IKT-ak eta hezkuntza, biak inplikatzen genuen zerbait aukeratu nahi genuelako. Azkenean, “IKT-ekin jolasten “ gaia aukeratu dugu.
Gai honekin, teknologia berriei erabilera berriak nola eman ahal zaien azaldu nahiko genuke eta hezkuntzan zentratuz, bertan nola erabil daitezkeen ideia batzuk helarazi. Izan ere teknologia asko, telebista, ordenagailua, mobila eta bestelakoak soilik jolasteko, txateatzeko edo bideoak erabiltzeko balio dutela pentsatzen dugu. Guk, teknologiei beste erabilera bat emanez ikasteko, ikertzeko eta kreatibitatea lantzeko ere balio dutela erakutsi nahiko genuke.


2.Kontextualizazioa nondik sortzen da?   
       
Zalantzan geunden gaiaren aukeraketan. Gaur egungo gizartean eta hezkuntzan pentsatuz, azken batean, izandako aldaketarik nabarmenetakoa teknologia berriak izan dira. Hezkuntzan inplikaturik daude gaur egun eta haien bidez nola ikas eta irakatsi daitekeen erakutsi nahi genuen informazioa azalduz eta jarduera pare bat erakutsiz.              


3.Deskripzio laburra, rolak, denbora, dinamizatzaileak, irakasle eta ikasleak.

PortfolioanIKT-ak eskoletan nola erabiltzen diren, zertarako, zein ikasgaitan eta abar-en inguruko ikerketa txiki bat egin dugu informazioa bilatuz. Honen ostean, teknologia hauek hezkuntzan sartzeko jarduera batzuk proposatzen ditugu teknologiek erabilera desberdinak dituztela frogatuz. Hasierako jarduerak bigarren hezkuntzan dabiltzan ikasleei zuzendua dago bereziki, izan ere adin horretan (gaur egun beharbada lehenago) hasten dira facebook, twitter eta youtube moduko orrialdeak erabiltzen. Jarduerak, orrialde horiek ikasgelan modu sortzaile batean ikasleekin nola erabili erakusten du. Bestetik, haur hezkuntzako irakasle eta ikasleei zuzenduta dauden jarduera batzuk ere proposatzen ditugu. Jarduerak gehienbat ordenagailuekin egiten dira eta adin horretako kontzeptu asko erakusteko oso erabilgarriak direla erakutsiko dugu.
Hau guztia antolatu eta egiteko nahiko saio erabili ditugu.Denbora oso eskasa izan da, baina rolak banatu egin ditugu, egunerokoak, informazioa, jarduerak, bitxikeriak eta beste lan asko egiteko zegoelako. Beraz bakoitzak ondoen egin zezakeena egiteko konpromisoa hartu eta modu honetan gutxinaka lana egiten joan gara.  


4.Dokumentazioa: palabrasclabe, frases

            Lan hau egiteko dokumentazioa hainbat orrialdeetatik atera dugu. Gure blogeko bibliografia atalera jotzen badugu hor izango ditugu eskuragarri webgune guztiak. Hauetaz aparte, artikulu bat irakurri genuen hiruren artean “Nuevastecnologíaseneducación infantil” Rosalía Romero Tena-rena. Artikulu hau Alaitz-ek gomendatu ziguneta oso interesgarria iruditu zitzaigunez handik atera ditugu gure aurkezpena egiteko ariketak. Artikulua idatzi duen emakumeak oso modu politean aurkezten ditu gai batzuk umeekin era desberdin batean lantzeko, hain zuzen ere, gure gaiarekin erlazio zuzen duena, IKTekin jolastuz.
            Webgune eta artikulu horiez gain, hainbat bideo ikusi ditugu youtubetik eta horiek gure ideiak handiagotu egin ditu, aurkezpena egiteko nahiz gaia lantzeko. Oso bideo interesgarriak topatu ditugu eta gure blog-ean bertan itsatsi ditugu jendeak ikusgai izateko. Nahiz eta gaiarekin erlazio zuzen ez izan, beste hainbat bideo, artikulu eta webgune bitxietatik pasatu gara eta horiek ere “bitxikeria” ataletan aipatu ditugu.


5.Ebaluazioa: zer gertatu da? Zer hobetu daiteke?

            Azkenean, lana egin eta aztertu ostean emaitza on bat lortu dugula uste dugu. Oso arin igaro da guztia, denbora gutxi izan dugu lan hau eta aurkezpena egiteko. Ahal duguna egiten saiatu gara. Emaitza guretzat oso garrantzitsua den arren, prozesua da benetan ezinbestekoa.
 



No hay comentarios:

Publicar un comentario