martes, 17 de diciembre de 2013

AZKEN SARRERA

Azkenean amaiera heldu da, eta honekin batera gure azken sarreratxoa. Jada gure lauhilabetea bukatzear dago eta gaboneko oporrak ditugu  bueltan. Hilabete hauetan zehar ikaragarrizko abantailak egin ditugu teknologiari begira eta hainbat gaitan sakondu egin gara irakasle bezala. Honekin, azkenik, bukatutzat ematen dugu gure lana, beharbada, egunen baten zeozer publikatuko dugu landutakoaren inguruan. Hau guztiarekin, hemen usten dugu denbora honetan zehar taldean egondako giroa eta lanari buruzko iritzi txiki bat:


Lan hau hasi aurretik gure artean oso ondo elkar ezagutzen ginen, eta bagenekien zein zen taldean lan egiteko geneukan prozesua, hain zuzen ere, aurreko hainbat lanetan, elkarrekin aritu gara. Orduan alde horretatik erraza izan da erabakiak hartzea eta gure artean ondo konpontzea. Gaiaren aldetik, zailtasunak aurki genituen hasieran.  Izan ere, zalantzak genituen zein gai aukeratu eta azkenean, gaur egungo gizartean oinarrituz “IKT-ekin jolasean” gaia aukeratu dugu. Oraingo gizartearen aldaketarik handiena teknologia berriak izan dira eta haiek hezkuntzan integratzen hasi dira dagoeneko. Horregatik, gai honekin teknologien bidez hezkuntzan irakatsi eta ikasteko jarduera desberdinak proposatzen ditugu.

Hau guztia bideratzeko, Interneten informazioa bilatu ez ezik, tresna berriak erabiltzen ere ausartu gara: blogg-a, google site-a, delicious-a eta glogster-a. Gu ez ginen tresna hauetan oso adituak eta hilabete hauetan zehar haiek ondo maneiatzen ikasi dugu. Gainera, haien bidez, gure portfolioaren informazioa modu txukun batean antolatu eta adierazi ahal izan dugu. Informazioa bilatzeaz gain, Alaitzi laguntza eskatu genion gure lanean   teknologien bidez hezkuntzan egiteko jarduerak aurkitzen ez genituelako. Beraz Alaitzek Rosalia Romero Tenaren “Nuevas Tecnologias en Educación Infantil. El rincón den ordenador” testua gomendatu zigun. Oso baliagarria zian zen guretzat bertatik informazio baliagarria atera genuelako.

Taldekide guztiek inplikazio berdina eduki dugu orokorrean. Lana oso denbora laburrean egitekoa zen eta aukera geneukan bakoitzean, hirurak batera egiten genuen lan. Baina hori ez da beti posible izan, beraz beste batzuetan lana banatu eta indibidualki egin behar izan dugu.

Laburbilduz gure ustez, orokorrean lan ona burutu dugu. Lan hau egiterakoan momentu batzuetan blokeatu egin gara, laguntza eskatuz aurrera eraman ahal izan dugu. Hala ere, goian aipatu dugun bezala, gure artean giro ona egoteak erosoago lan egitea sorrarazi du. Azken batean, gure artean konfiantzan dago gure ideiak aipatzeko eta desadostasunak egonez gero prest egon gara gure artean  hitz egiteko eta adostasun batera heltzeko.

Esandakoarekin, agurtzen gara! 



GABON ZORIONTSUAK 


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario