martes, 10 de diciembre de 2013

2013ko abenduaren 9a--> AURKEZPENAK!!

Modulu lana bukatu ostean, betiko errutinara bueltatu gara berriz ere. Bi aste gelditzen dira oporrak hartzeko eta lau hilabete hauetan egindako portfolioen aurkezpenekin hasi gara. Talde bakoitzak IKT-ekin zerikusirk duen gaia aukeratu dugu eta honen inguruan informazio bildu dugu, bideoak aukeratu ditugu, jarduerak asmatu ditugu ... hots, gaia sakondu. 

Gaurko saioan hiru talde egin dute aurkezpena:

 Lehenengo taldearen aurkezpenaren bitartez azaldu digute zein izan ahal diren teknologi berrien erabilerak haur hezkuntzan. Adibide gisa ariketa bat proposatu digute: klasea bi taldeetan banatuz arrain tropikalen gaia jarri digute eta  honi buruz dakigun informazioa guztia bildu behar dugu bost minututan. Talde batek baliabideak eskura izan ditu eta besteak ez. Beraz, denbora igaro ostean, lortutako emaitzak erabat desberdin izan dira. Bigarrena askoz originala izan bada ere, murala egin dugu karibeko arrainekin, lehenengoak, ordenagailuak erabiliz gu baino informazio gehiago lortu dute. Jarduera honen helburua izan da  nola balieabideekin informazioa gehiago lortu ahal dugun erakustea, aberastasun gehiago eskura izatea.


Hurrengo aurkezpenak, bideoan eta hauek burutzeko programak azaldu dizkigute. Blog-a, google site-a erakutsi ostean, ariketa bat proposatu digute, Movie Maker bat egitea . Honen bitartez bideo txiki bat egiteko aukera izan dugu eta bertan  sentimendu desberdinak erakutsi ditugu. Hona hemen gure bideo laburra:




 Movie maker programa ez da berria guretzat. Hainbat aurkezpen egin ditugu baliabide hau erabiliz, izan ere, erraza da erabiltzen. Hala ere, beste hainbat programa eta baliabide izendatu eta azaldu dituzte hurrengo aurkezpnenetarako kontuan hartuko ditugunak.

Egun honetako azkeneko taldeak ipuina izan zuen gaitzat. Haur hezkuntzan zentratuz  IKT-ak erabiliz ipuin bat nola sortu eta kontatu erakutsi digute. Benetan harrituta geratu gara, izan ere, denok ezagutu eta erabiltzen dugun PowerPoint programaren bidez oso ipuin polita sortu dutelako. Irudi erakargarriak eta soinuak jarri dituzte eta ipuina orijinala izan da, puinaren barnean istorio desberdinak agertzen zirelako. 

 
 
Aurkezpenak ikusi ostean, argi dago, lan handia egin dutela talde guztiek beraien gaiak aurrera eraman ahal izateko. Gainera, Alaitzek, momentu guztietan animatu gaitu, gurekin enpatizatzen dela uste dugu eta sentsazio honek lasaitzen  gaituela esan beharra daukagu.
Bihar izango da gure txanda. Aurkezpena prest daukagu baina aldi berean gustatu edo ulertuko ez den beldurra daukagu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario