martes, 26 de noviembre de 2013

2013ko azaroaren 26a

Atzo aurkezpen guztiak egiteko denborarik egon ez zenez, gaur kide batzuek  RSS kontzeptua azaldu digute. Hitza eta zertarako balio zuen ez genuen ezagutzen baina beraren ikonoa zein zen ikustean askotan ikusita genueela gara, baina zertarako balio zuen ez dugu inoiz ikertu. Kideek honen erabilera azaldu digute eta hobeto uler dezagun bideo bat ere ikusi dugu.



Honen ostean aurkezpena eta gure portfolioaren elementuak argi geratzeko, labur labur galdera batzuk proposatu dizkigu Alaitzek:

  • Justifikazioa, zergatik sortu da ideia?
  • Kontextualizazioa nondik sortzen da?
  • Deskripzio laburra, rolak, denbora, dinamizatzaileak, irakasle eta ikasleak.
  • Dokumentazioa
  • Ebaluazioa: zer gertatu da? Zer hobetu daiteke?


Saioan zehar galdera hauei erantzunak ematen egon gara.

Honetaz gain, gure google site eta delicious orria berreskuratu eta eguneratu egin ditugu. Izan ere hainbeste web orri edukitzea eta denak eguneratuta eramatea konplikatua da. Blog-ari ematen diogu atentzio gehien.
 Lanarekin erritmo ona daukagu baina oraindik aurkezpena prestatzea gelditzen zaigu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario