martes, 5 de noviembre de 2013

2013 Azaroaren 4a

Portfolioarekin  hasiko garen lehenengo eguna da gaur. Porfolioa ez ezik, egunerokoak eta blog-aren antolamendua ere oraindik ere egin behar ditugu beraz lana banatzea erabaki dugu. Egunerokoa eta blog-aren antolamendua behin eginda, portfolioarekin hasi gara hirurak. Gure gaiaren barnean hainbat azpigai daudenez, bakoitzak bat aukeratu eta lanean hasi gara. Lehenengo egunak gogorrak izaten dira hastea baita zailena. Irakaslearekin hitz egin dugu, gure gaia nolakoa izango den aztertu eta gaia bideratzen lagundu digu. Beraz, behin dena argituta, hemendik aurrera gutxinaka lana burutzen arituko gara.

Lehenengo egunetako sentimenduak nahasiak izaten dira. Dena berria da eta estresa sortzen da. Portfolioaren ideia oraindik oso argi ez dugun arren, gutxinaka informazioa bilatzen eta forma ematen joango gara. Behin hasita jarraitzea errazagoa da. 





























LASAITASUNA behar dugu ;)







No hay comentarios:

Publicar un comentario