martes, 12 de noviembre de 2013

2013ko azaroaren 12a



Gaurko klasean portfolioarekin hasi aurretik bideo bat ikusi egin dugu "La cosa perdida" izenekoa. Bideo ikusi eta gero konturatu gara protagonistaren egoera irakasle lanarekin zerikusia zuela. Azken finean mutikoa inprobisatu behar zuen zer egin ahal zuen "galdutako" izaki horrekin, eta irakasleek oinarri bat izan arren beren ikasleen arabera gauza bat inprobisatu behar dute edo bestea.


Geroago portfolioari ekin diogu eta informazioa bilatzen hasi gara. Honetaz aparte, "delicious" web orria erabiltzen irakatsi digu, bertan gure bloggaren link itsasi ahal izateko.
 
Talde bezala eta egin beharreko lanari begira, gero eta erosoago sentitzen garela uste dugu; geure burua kokatuz goaz irakasgairen barruan pixkanaka-pixkanaka eta hasieran geneuzkan ideiak garatuz goazela sentitzen dugu. Hasieran arazoak geneuzkan blogg-a dela eta, baina orain, aldiz, gure erara moldatuz goaz eta gero eta hobeto maneiatzen dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario