martes, 5 de noviembre de 2013

2013 Azaroaren 5a


Atzo zintzilik utzitakoaren jarraitzeko asmoa izan dugu, baina glogster bat sortzeko proposatu digute. Blog eta google site-arekin moduan guk, ideiarik erez.




Orrialde berri honetan kontua sortu, aztertzen hasi eta beste irakasgaietan aurkezpenak moduko jarduerak egiteko baliagarria izan daitekeela pentsatu dugu. Izan ere, oso poster, eskema, irudi originalak eskaintzen ditu aurkezpenak egiteko. Kuxkuxeatzen ibili gara, gure izenak jarri eta bideoak eta argazkiak ere igo ditugu.
Glogster orrialdealde berri honi berehala harrapatu diogu trukoa. Nahiko erraza da erabiltzen eta ez dugu arazorik eduki. Googlesite-rekin aldiz, guztiz kontrakoa. Bere funtzionamendua ulertzen kostatu egiten zaigueta ez gara bertan ezer egiteko gai izan. Hala ere, blog eta glosterrari ulertzea lortu dugun moduan, egun batzuetako kuxkuxeatzea eta ikertzearen ondoren, seguruenik googlesitearen funtzionamendua ere harrapatuko dugu.

Portfolioaren gaia gutxiago landu dugu gaur. Gutako bik glosterrarekin gora eta behera ibili bitartean, besteak portfolioarako informazio pixkat bilatzen aritu da. Informazioa biltzen gabiltza oraindik. 

Gero eta hobeto moldatzen gara guretzako berriak diren orrialde hauekin eta oso erabilgarriak direla konturatu gara. Beraz, hemendik aurrera seguraski lanetarako gehiago erabiliko ditugu.






 

No hay comentarios:

Publicar un comentario