martes, 26 de noviembre de 2013

2013ko azaroaren 25a

Etiketak, Creative Commons, RSS... bezalako kontzeptuak lantzeko esan digu Alaitzek. Guk beste talde batekin gaizkiulertze bat izan dugu eta azkenean ez dugu gairik landu...
Dena de, portfolioan burubelarri lan egiten egon gara eta egia esan nahiko lan aurreratu dugu. Gutxinaka gutxinaka gure lana forma hartzen doa . 
IKT-ekin jolasten gaiaren inguruan behar genuen informazio guztia jaso ondoren, proposamena sortzeari ekin diogu.Honetarako Alaitzi laguntza eskatu diogu. Berak Rosalia Romero Tena-ren " Nuevas Tecnologias en educación infantil" testua irakurtzea proposatu digu. Beraz guk testua irakurri dugu eta bertatik ideia eta jarduera oso baliagarriak atera ditugu. Eskerrak eman nahi genizkioke Alaitzi.

Saioaren bukaeran bi taldek aukezpena egin dute hasieran egokitutako gaien inguruan, etiketak eta Creative Commons.

Hemendik aurrera aurkezpenean zentratu beharko gara. Originalak izan nahi dugu, azalpen luzerik eman gabe eta kideek gure proposamena ondo uler dezaten modu bat aurkitu behar dugu. Posible al da hori guztia lortzea?¿?

No hay comentarios:

Publicar un comentario