martes, 19 de noviembre de 2013

2013ko azaroaren 19a

Gaur proiektuan aritu gara gehien bat. Proposamenak bilatu behar ditugu gure gaia lantzeko, baina ez daukigu nola azaldu ahal dugun ariketen bitartez, gaia nahiko irekia delako. Hala ere, proposamenekin hasi gara.

Honetan gain, bitxikerien atalean hainbat bideo jarri ditugu gaur. Bideo hauekin transmititu nahi duguna da nola aldatu den mundua denbora gutxitan. 20 urtetan izugarrizko bilakaera jasan dugu gure bizitzan, aro teknologikoan bizi gara eta Iphone-en bideoarekin argi ikusten da. Etorkizunean irudikatzen ditugun elementuak gaur egun eskura dauzkagu, izugarrizko aurrerapenak egon dira!!

Begiratu bestela beste bideoa. Orain etxeko txikienak dira klaseak ematen dizkigutenak. Beraiek teknologia berriekin jaio dira eta normaltasun osoz maneiatzen dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario