lunes, 4 de noviembre de 2013

2013 Urriaren 21a

Blog-en munduan hasiberriak gara eta zailtasun ugariren aurrean aurkitu gara. Beraz, irakaslea errukitu eta taldeka egiteko baimena eman digu. Irati, Nerea eta Mirenek sortu dugu taldea eta blog berria inauguratu dugu. Informazioa ondo antolatuta egoteko, aurkezpena, bitxikeriak, egunerokoa eta portfolioa orriak sortu ditugu. Modu honetan, bai guk eta gure bisitariek errazago ikusi eta aztertu ahal izango dute guk bertan jarritakoa. Aurkezpenean gure izenak eta datuak jarri ditugu, blog-aren sortzaileak nortzuk diren ezagutzea garrantzitsua iruditzen zaigulako. Portfoliaren gaia erabakitzeko arazo batzuk izan ditugun arren, "IKT-ekin jolastu" gaia erabaki dugu. Gai honi buruzko informazioa bilatzen hasi gara eta  asko aurkitu ez dugun arren aurrera jarraitzea erabaki dugu. Honetaz gain, bitxikerien atal bat ere sortu dugu. Asko ibiltzen gara youtube eta horrelako weborrietan eta guk aukeratutako gaiarenkin zerikusia ez nadute ere, bertan guri gustatutako bideoak, abestiak, artikuluak jarriko ditugu. 

Gero eta profesionalagoak gara blog-ari dagokionez. Hasiera zaila, izan ere gutako inor ez da teknologian aditua. Dena dela, portfolioan zentratuz,  IKT-ak beste modu batean nola landu ahal diren azaltzea izango da gure helburu nagusia. Beraz, honetarako azterketa sakon bat burutu behar dugu eta teknologien inguruan informazioa bilatu. Azterketa horrekin hasteko, eskolan gaur egun IKT-ek dute eragina ikusiko dugu eta horrek dituen alderdi positibo edo negatiboak. Eskolaren inguruan ari garenez, irakasle, ikasle eta familiak ere inplikatzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Horregatik, hori elementu horiek IKT-en aurrean nola moldatu behar diren, zein eragin duten beraiengan eta beste hainbat ezaugarriri buruz informazioa eskaintzen saiatuko gara. Hau guztia bideratzeko galdera orokor bat planteatu dugu: Nola jolastu dezakegu tresnekin? Mugikorrak, argazki makinak eta mota horretako tranak beste modu batean erabiltzeko prosameak eskainiko ditugu eta haiek dute fama txarra hobetzen saiatu.
Oraindik ez dio lanari hasierarik eman. Datorren astetik aurrera informazioa bilatu eta lanari ekingo diogu. :)


No hay comentarios:

Publicar un comentario